viernes, 22 de junio de 2018

FERMINTXO ETA BIOK

I. Fermintxo zezentxoa. Femintxo ttikia da eta sendoa, ahuntzattoa bezalakoa, hain da samurra bere jostailu aurpegia eta hain da ipurtarina, ze, irudi du esan nahi duela: goazen, jauzika egin dezagun, ostikoka ibil gaitezen orpatxekin eta larrea goza dezagun. Bere begiak, kristalezko puxtarri beltz bi, sorgin-orratzen inbidiarako; horietan gordetzen dira Fermintxoren gurasoen sekretuak, bere gurasoen gurasoengandik jarauntsiak. Eulittoak eta iteuliak sigi-saga ibiltzen dira bere aurpegittoaren inguruan, bere ametsak eta gogoetak harrapatu nahiko balituzte bezala... Galdetzen diot neure buruari ea bere begiek ez ote duten oroimenik izanen, ortzi-mugari so geratzen baita Fermintxo, izanen balute bezala; lehenengo arbasoaren memoria, Urorena, begi-niniez haratago.   (klik egin-ver más)
Bittor Abarzuza Fontellas

No hay comentarios:

Publicar un comentario