Heldu den larunbatean, abuztuak 11, Leatxe Kantuz jiraren bigarren edizioa ospatuko dute. Gehienok ezagutzen ditugun doinu tradizionalez gain, bailarako zenbait kanta autoktonori ere ekingo diote, hala nola Zangoza edo duela gutxi hementxe gure irakurleei ezagutzera eman genuen Bizkaia abesti goxoa. Oibarraldeko hitzordu honetara hurbiltzen diren guztien artean letrak banatuko dira, denek kantatu ahal dezaten. Festa hamaiketakoarekin hasiko da, hamaiketan, nola ez, ba?
No hay comentarios:
Publicar un comentario