Bidegurutze bat eta galdera bat: gaur egungo telebista ereduak modu egokian erantzuten al die EITBren sorrera legeak zehazturiko helburuei eta dugun errealitate soziolinguistikoari? EITBren etorkizu- naz, soziolinguistikaren talaiatik txostenean egindako galderari Kike Amonarriz soziolinguistak berak erantzuten dio: «Nire iritzian, erantzuna ezezkoa da, eta aldaketa sakonak behar dira». Txostenean jasotako planteamenduei datu eta iritzi batzuk gehitu dizkio Amonarrizek, eta kezkaz mintzatu da: «EITBren eskaintzan, ETB2koa gailentzen zaio nabarmen ETB1ekoari: arratsaldeko programazioan, albistegietan edo saio nagusietan erdarazko katearen aldeko desoreka handia da». (klik egin-ver más)
Urtzi Urkizu, BERRIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario