Osatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Hiru finalaurrekoetako irabazleei, sailkapenaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Ondorioz, hauek izango dira txapelaren bila jardungo dutenak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.
Martxoaren 23an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita ondorengo salmenta puntuetan ere: Karrikiri denda (Iruñea), Fantxike denda (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudenda (Leitza), Xapatero taberna (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea natur-denda (Lizarra). Ondorengo egunetan, finalari buruzko xehetasun eta informazio gehiago emango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bitartean, eskuragai duzue txapelketako informazio eguneratua, www.bertsozale.eus atarian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario