lunes, 1 de abril de 2019

REYES BARRERO: "AITATXIRI EDO AMATXIRI BIZIA SALBATZEN AHAL DIOTE HAURREK"


«Neurologiak liluratzen nau». Reyes Barrerorenak dira hitzak (Iruñea, 1974). Erizaina da, Nafarroako Ospitale Gunean egiten du lan, eta iktusei buruzko ipuin bat argitaratu du bere kabuz: SuperIktustxoak. Gure garunaren denbora. Iktus unitatean zenbait urtez aritu ondoren, ohartu zen haurrek ez dutela aski informazio. Orain, erizain talde batek eskoletara joan nahi du ikasleekin gaiari buruz hitz egitera.


Nolatan erizain bat idazle?



Txikitatik gustatu zait idaztea, baina hau nire seme-alabengatik egin dut, batez ere. Askotan uzten nituen haurrak amaginarrebarekin, eta lan eremu oso arrotz batera joaten nintzen: jendea hil egiten zen han. Horrek pentsarazten zidan: amaginarrebari zerbait gertatzen bazaio haurren aurrean, nola erantzunen lukete?  (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario