sábado, 28 de septiembre de 2019

IRRIBARREA IZOZTUTA

Bi kargu instituzional galdu ditu Navarra Sumak oso denbora gutxian, ordu batzuen tartean. Ostegunean. Lehena ez eskuratzea gutxi gorabehera espero zuen, kide ohien arteko desadostasuna aldeko izanen ez zutenetik behintzat, Geroa Baiko Koldo Martinez Nafarroako senataria izanen da. Bigarrenak, Iruñerriko Mankomunitatearen presidentetza ez eskuratzeak, gehiago harritu zituen. Bi notiziak irabiagailuan sartu eta gradu askoko koktelak ari dira zerbitzatzen eskuineko prentsan. Egunkari horietako baten irakurleen iruzkinetan sartzeko ausardia izan eta txispatuta atera naiz, ohitura faltagatik eta bazkaldu gabe nengoelako.
Iruzkin askotan David Campion Mankomunitateko presidente berriak duen janzkeraz ari dira. Elastiko bat eraman zuen bozketa egunean, hots, EH Bilduren gertukoa da. Hitzez hitz. Nafarroa elitista, klasista eta sailkapenzaleenaren adibide okagarria. Kargua aukeratzeko egun bereko argazki batean lehen lerroan ageri dira Ana Elizalde, Enrique Maia eta Juan Jose Etxeberria (Txin Pon Txi) eskuinaren hautagai gorbataduna, Campioni begira; dirudienez gaiztakeria bati irri eginez. Eskerrak badagoen bigarren argazki bat, galtzear zeudela ohartzearen unekoa, Campioni begira, irribarrea izoztuta.
Angel Erro, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario