Inkisizio espainiarraren garaian gure lurretan sutara eraman zituzten pertsona gehienek ezaugarri berak zituzten: emakumeak, euskaldunak eta txiroak. Behin sorginak zirela onartuta, egiten zitzaien hurrengo galdera hauxe zen: Zein hizkuntzatan mintzatzen da deabrua? Erantzuna jakina zen, noski, euskeraz
Orduko inkisizioa bizirik balego, seguru Belen Ausejo sorgintzat hartuko zuela, errebeldia aireak lau haizetara zabaltzen dituen emakumea baita; eta, duda barik, kontatzeko asko duena.
Iruñeko Katakraken geratu ginen berarekin elkarrizketa egiteko. Lokal hau giro “gorrian” mugitzen den jendearen topaleku izan ohi da; kafetegia, liburu denda eta hitzaldiak egiteko guneak dituen topalekua. Belen azaldu orduko, bere saltsan zebilela ohartu ginen, mundu guztiak ezagutzen baitzuen, eta ezagun eta lagun guztiekin geldialditxo bat egiteko prest azaldu zen. Denak agurtu eta gero, elkarrizketari ekin genion, bi ildo nagusirekin: euskara eta ingurunea.
Nola agertu zen euskara zure bizitzan?
Ni familiako txikiena naiz eta trantsizio garaian ahizpa nagusiak etxera ekartzen zituen kalean aldarrikatzen ziren errebindikazioak. Hura izan zen nire lehen hartuemana euskaltzaletasunarekin. Hala ere, euskara entzun nuen lehenengo aldiaz gogoratzen naiz: Murillo el Frutoko arraindegian izan zen, hamar urterekin, gehienez jota… swahilia baino arrotzagoa iruditu zitzaidan! (klik egin-ver más)
La Voz de la Merindad
No hay comentarios:
Publicar un comentario