viernes, 10 de enero de 2020

HOZKA BAT HARAGO JOATEKO DEIALDIA

Bihar, euskal preso politikoen aldeko manifestazioa Baionan bukatuko delarik, Bilbokoa abiatuko da. Estatu bakoitzari egokituko diote mezua hiri bakoitzean; Frantziako estatuan, salbuespen neurriak gelditzeko egin urratsak onartu eta etapa berri baten beharra aldarrikatuko dute.
Duela urte bateko manifestazio berak ez zuen testuinguru bera: Bakegileek Frantziako estatuarekin irekiak zituzten elkarrizketa bideak moztuak zirela salatu zuten. 2017ko udan negoziazioak abiatu zirenetik egin diren urratsak azpimarratu ditu Mixel Berhokoirigoin bakegileak testuinguru berria kokatzeko: “Hori gainditu zen. Ordu arte omen ez zena posible egin zen”. Zehazki, Frantziako estatuko euskal presoei DPS estatusa kentzea eta gehiengo handia Euskal Herritik hurbil diren presondegietara ekartzea gauzatu da. Aurtengoan, etapa berri baterako bultzada izan nahi luke mobilizazio deialdiak: “Orain desadostasuna da guretako etapa baten bukaera dela beste bat irekitzeko, eta gure interlokutoreek hori ulertzen dutela bidearen bukaera gisa”.
Joan den udan Biarritzen Emmanuel Macronek egin adierazpenak behin eta berriz aipatu dituzte Bakegileek mobilizaziorako deialdia zabaltzean. Euskal Herriko bake prozesua “eredugarria” dela erran zuen Frantziako presidenteak, eta historia ez dela errepikatu behar. Norabide horretatik, Berhokoirigoinek laburbiltzen du aldarrikapena: “Orain arte legea betetzea galdetzen zen; orain, egoera egokitzea bake prozesuari”  (klik egin-ver más)
Iparraldeko Hitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario