lunes, 24 de febrero de 2020

MAIORGA RAMÍREZ: "POLIZIAREN FURGOIAK ABIADA BIZIAN SARTU ZIREN PLAZAN GAZTEEN ATZETIK"

Ostiral arratsaldean, Iruñeko Alde Zaharreko ihauterien inguruan gertatu zenaren lekuko zuzena izan zen Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria. "Poliziaren furgoiak ziztu bizian sartu ziren San Frantzisko plazan". Ramirezek polizien jarrera salatu du, aurretik eramandako neska gaztea ez zutelako zuzenean ospitalera eraman. EH bilduk azalpenak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen.
"Erabat neurrigabekoa izan zen Poliziaren agerraldia" azaldu du Euskalerria Irratian Maiorga Ramirezek, "ihauteri giroan, festa giroan ginen denak kalean, bapatean furgoiak abiadura bizian, espaloiaren gainetik azaldu zirenean. Neska bat aurretik eraman eta zauriturik geratu zen. Polizie eskatu nien dei zezatela anbulantzia baina ez zidaten kasurik egin eta atxilotuta komisaldegira eraman zuten. Han bai, bere gurasoak azaldu zirelarik, anbulantzia etorri zen".
EH Bilduk gertatukoa salatu du gaur Parlamentuan, "Tokiz kanpo eta justifikaziorik gabe oldartu zen Polizia ihauterietako kalejiran parte hartzen ari ziren gazteen kotnra" . Jose Luis Arasti Espainiako Gobernu ordezkariaren agerraldia eskatu du Adolfo Araiz parlamentariak. Madrilen, Diputatuen Kongresuan galderak ere erregistratu ditu EH Bilduk, Grande Marlaska Barne Ministroaren azalpenak eskatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario