domingo, 31 de mayo de 2020

ELIKADURARAKO LAGUNTZA ESKARIAK HIRUKOIZTUTA AZKEN HILABETEOTAN

              Behar handiena duten pertsonen laguntzan lan egiten duen talde hau kezkatuta azaldu da krisialdiaren bapateko kolpe gogorrarekin. Aurreko krisialditik babesik gabe diren pertsona asko jo ditu lehendabizikoz. Caritasetik gaineratzen dute, jende gehiago, familia gehiago, eroriko dira gizarte bazterkerian eta pobrezian, neurriak hartzen ez badira.

                Apirilean hirukoiztu egin dira Caritasen oinarrizko elikagaiak erosteko laguntza eskaerak. Pasa den urtean 10.000 euro bideratu zituzten horretarako, aurtengo apirilean jadanik 32.000 euro eman behar izan dituzte.

           "Herritar talde ahulenak babesik gabe geratu ziren aurreko krisialdian eta orain zuzen zuzenean jo ditu egoerak" azaldu du Angel Iriarte, Nafarroako Caritaseko arduradunak, "2008tik ez dute eskubiderik eta koltxoirik sortu eta ekonomia ezegonkorrean aritzen ziren orain arte". Horregatik, oinarrizko errenta bermatua izan dadila eskatu du Caritasek, "Jende askori aurki bukatuko baitzaie aurreztutakoa edo jadanik bukatu zaie uneotan". Akordio politikoa eskatu dute, "diru laguntzak handitu eta luzatzeko, alokairuak ordaintzeko, langabezia ordaintzeko, etxegabetzeak ekiditeko..
                      Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario