martes, 7 de julio de 2020

BOLSONAROK POSITIBO EMAN DU COVID-19AN

       Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak positibo eman du COVID-19an. 65 urte ditu eta, azaldu duenez, igandean hasi zen ondoezik sentitzen. 38 graduko sukarra eduki du, eta klorokinarekin tratamenduan jarri dute. Bolsonarok berak kazetariei adierazi die «bikain» dagoela.
              Brasilgo presidenteak  denbora luzez uko egin zion konfinamenduari, ekonomiari kalte egingo ziola argudiatuta. Horren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuen ondoren, Brasil da COVID-19arengatik munduko herrialderik kutsatuena —1,63 milioi kutsatu—.
                 Eskuin muturreko liderrak pandemiari larritasuna kentzeko ahaleginak egin zituen, Osasun ministroa kargugabetzeraino. Maiz errepikatu du birusa «gripe soil bat» baino ez dela, eta horren aurrean jarrera pasiboa izan du. COVID-19aren kudeaketa «arduragabea» dela-eta, ABJD Demokraziarako Brasilgo Juristen Elkarteak Bolsonaro Nazioarteko Zigor Auzitegian salatu zuen, «gizadiaren aurkako krimenak» egitea leporatuz.
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario