sábado, 26 de diciembre de 2020

24. HATORTXU ROCK, BIRTUALA ETA INOIZ BAINO BEHARREZKOAGOA

 

                   Pandemiaren egoerara egokitu da Hatortxu Rocken 24. edizioa. Egun bizi dugun egoeran, ezin baita urtero bezela jai-giro eta aldarrikapen eremu bilakatu Atarrabia (Nafarroa). 21 urteren ostean, Hatortxu Rocken 24. edizioa egingo da, baina modu birtualean. 

            Musika jaialdia aurrera eramateko arrazoia ez da solik kulturaren alde egitea. Presoekin elkartasuna inoiz baino beharrezkoagoa dela iritzirik eutsi diote jaialdiari. Hortik leloa: "Inoiz baino gehiago".

                Antolakuntzak jakinarazi nahi izan du, COVID-19aren pandemiak are gehiago okertu duela euskal presoen eta haien senideen egoera. Izan ere, espetxeetako bisitak murriztu dituzte, besteak beste. Sakabanaketa pairatzen duten preso politikoen senideek, gastu ekonomikoei aurre egiteko sarrera nagusiak Hatortxu Rock bezalako ekitaldietatik lortzen dituzte, eta azken urtean ez da horrelako ekitaldi masiborik izan.  (klik egin-ver más)

Jone Markuleta, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario