lunes, 26 de abril de 2021

TUNTUN-PAELA

     Neska gazte pertxenta baten bideoa bidali dit adiskide batek, ohar eta guzti: ikusi aurretik, ondo hartu arnasa. Bea Fanjul ageri da, PP alderdiko diputatua da Espainiako Gorteetan eta Nuevas Generacioneseko lehendakari hautatu berria. Sofa batean ageri da, oso modu informalean, hanka bat tolestuta eta irribarrez. Ez dakit nor den galdezka ari zaiona, baina Fanjul eroso dagoela dirudi. Honatx galde-erantzunak:

–Dices que quieres ser la próxima lehendakari.
–Sí, ¡claro!
–Pero... ¿hablas euskera?
–No.
–Entonces, es un poco difícil ser lehendakari, ¿no?
–Nooo, me cargaré las imposiciones esas absurdas que tienen.

     Hamabi hitzetan jarrera eta pentsakera beldurgarri bat islatzen du. Batetik, ez jakitearen harrotasuna erakusten du, ezjakintasunaren apologia lotsa izpirik gabea. Fanjulek 29 urte ditu. Eta euskaraz badakien galdetuta, "no" erantzuten du. Ez "lo entiendo, pero no me suelto a hablarlo" edo horrelakorik, ez. No. Adin horretako bilbotar batek euskaraz batere ez jakiteko espresuki saiatu behar izan du ez jakiten. Bestetik, egin behar dena egiteko prest dago ez dakitenei bizimodua eta aukerak errazteko, koskak lautzeko: Me cargaré las imposiciones esas absurdas que tienen. Lehen pertsonan hitz egiten du, diktadoretxo baten moduan –me cargaré–, baina irribarrerik galdu gabe, adeitsuki..A zer tuntun-paela.......
Xabier Euzkitze, Noticias Taldean
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario