Eman du erabakia Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du partzialki, 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla erranez. Ondorioz, murgiltze eredua ez da Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko eta ez da posible izanen estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak erabiltzea.
Hizkuntza gutxituen irakaskuntza eskaintzen duten eskolak diruz laguntzeari buruzko 6. artikuluaren kontra ezarri zuten helegitea, joan den apirilaren 22an Martxan talde parlamentarioko 60 diputatuk. Artikulu hori ontzat eman du Konstituzio Kontseiluak. Baina gainerakoak aztertzea erabaki du bere baitarik, eta aipatutako bi artikuluak Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren kontrakoak direla ebatzi du. Horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza. (klik egin-ver más)
Ekhi Erremundegi, BERRIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario