jueves, 23 de abril de 2009

AEZKOA ETA AETZAK

Euskarabideko zuzendari kudeatzailea den Xabier Azanzak, liburuaren egile den Puy Ziaurritz Jasorekin eta liburua editatzeaz, diseinatzeaz eta maketatzeaz arduratu den Elea enpresako Mikel Belaskorekin batera, Euskarabideko Ekitaldi Aretoan aurkeztu du Aezkoa eta aetzak liburua.

Euskarari buruzko Foru Legeak ezartzen du Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izan behar dutela. Euskarabideak, xede horrekin, programa bat du abian interes bereziko lanak diseinatzeko eta argitaratzeko. Aezkoa eta Aetzak lanak Nafarroako mendialdeko ibar honetako euskara, historia eta kultura jasotzen du, eta horrela, Nafarroako Gobernuak azken urteotan Basogintza Sakanan, eta berrikiago, Erronkari ibarra: izena eta izana argitalpenekin hasitako lanari jarraipena ematen dio. (klik egin-ver más)
Euskarabidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario