Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) dugu Euskal Herriko bertsolarien txapeldun berria. Barakaldoko BEC jendez gainezka eta emakume bat, lehen aldiz, irabazle. Historikoa.
Bertsolaritza, bizitzaren beste hainbat alor bezala, gizonaren esparru izan baita duela gutxirarte. Ez emakume bertsolaririk ez zegoelako, ezta gutxiagorik ere, baina ez zegoen ondo ikusia, bakarka eta ixilik landu behar zuten beren talentua, inoiz ez jendaurreko agerpenetan.
Gaur egun gero eta emakume gehiago dabil, bai bertso-eskoletan, bai bertso-aparietan, bai herrietako plazetan. Horregatik Joxe Agirrek Maialeni txapela ezarri dion momentua, hunkigarriaz gain, historikoa iruditu zaigu, bertsozale guztion gozagarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario