sábado, 12 de junio de 2010

BIXENTE SERRANO IZKOK AFORISMO LIBURU BAT AURKEZTU BERRI DU

Egunero sortzen diren gogoetatik abiatuta iralurkeari pentsaraztea. Hauxe de Bixente Serrano Izkok aurkeztu berri duen Jauzika bere azken lanaren xedea. Historialari, idazle eta irakasle nafarraren liburu hau azken urteotan bere blogean plazaratu dituen aforismoen bilduma da. Saratsarrak gogoeta labur hauen hautaketa eta sailkapena egin du bere diskurtsoari egitura bat emate aldera. Azkenean, lau atal nagusitan banatu ditu aforismoak. Lehendabizikoan munduaren noranzkoaz hausnartzen du, Euskal Herriko egoera du hizpide bigarrenean, hirugarrenean Europako demokrazien gabeziez egiten du gogoeta eta, azkenik, etorkizunaz pentsatzera gonbidatzen du.

Iruñeko Auzolan liburutegian atzo izandako aurkezpenean Serrano Izkok esan zuenez, bada gertaera bat aforismoak idaztera bultzatu zuena bera: ETAren 2007ko su-etenaren haustura. "Betidanik izan naiz aforismo zalea, baina idatzi baino gehiago irakurri egiten nituen. Alabaina, su-etenaren eten horrek aforismoak idaztera eraman ninduen indarkeriaz nuen iritzia emateko", azaldu zuen. (klik egin-ver más) Diario de Noticias

No hay comentarios:

Publicar un comentario