jueves, 10 de junio de 2010

TOPOKLIK LEHIAKETA


Topoklik lehiaketaren bitartez Nafarroako toponimia euskalduna bildu eta sustatu nahi da. Partehartzaile bakoitzak toponimoetako argazkiak igorri beharko ditu, eta, argitaratuz gero, trukean liburu sorta bat jasoko du. Lehiaketa amaituta, reflex kamara bat zozketatuko da parte hartu dutenen artean.


Toponimiaren jatorriaren sustraietan gordetzen da, oro har, toponimoak izendatzen duen tokiaren alderdi fisiko edo materialen bat. Nafarroaren kasuan, gure erkidegoko hizkuntza-iraganaren testigantza ere bada. Horrenbestez, Euskarabideak abian jarri duen argazki-lehiaketaren helburua da euskarri grafikoan jasotzea Foru Komunitatean barreiaturik dagoen jatorri euskalduneko toponimiaren testigantza. Toponimoek tokiaren ezaugarriei aipu egin diezaiekete; pertsona izenak ere egon daitezke gordeak horien jatorrian; Gerta daiteke, kasuren batean, esanahia galdu izana hizkuntza-bilakaeraren ondorioz. Lehiaketan onartu egingo dira irizpide horietako edozeini jarraituko dioten argazkiak, betiere toponimoaren erroa euskarazkoa bada.
Euskarabidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario