viernes, 18 de febrero de 2011

BIHAR, LARUNBATA, ABIATUKO DA TAFALLAN NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA


7 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan, horietako bostek lehen handiz. Zortzi saio ditu Txapelketak eta finala da aurtengo nobedaderik handiena, Iruñean eginen baita, apirilaren 9an Labrit pilotalekuan. 1993tik ez zen finala Iruñean egiten.


Datorren larunbatean, otsailaren 19an, Tafallan jokatuko da lehenengo saioa, Santa Maria parrokia-aretoan, 17:30ean.
Bertsolariak: Xabier Terreros, Ander Fuentes "Itturri", Miel Mari Elosegi "Luze", Jose Luis Barberia "Zili", Egoitz Gorosterrazu eta Ainhoa Aranburu.



Igandean, otsailaren 20an izango da bigarren final-laurdena Irurtzungo Kultur Etxean, 17:30ean. Bertan arituko den seikotea: Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Bittor Elizagoien, Ekaitz Astiz eta Irati Majuelo.



Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.nafarroakotxapelketa.com web gunean duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario