martes, 22 de febrero de 2011

EREMU EUSKALDUNEAN ERE LANGILE ERDALDUNAK LIBURUTEGIETAN


Nafarroako Euskararen Legeak eremu euskaldunerako hauxe dauka ezarrita: “Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, kontuan hartzeko merezimendutzat hartuko da besteren artean”. 55/2009 Foru Dekretuak Nafarroako Gobernuaren Administrazioan euskararen balorazioa arautzen du: Eremu euskaldunean, baremoaren % 6a eta zenbait lanpostutan % 10; eremu mistoan, baremoaren % 3a eta zenbait lanpostutan % 6a.
Zein da Nafarroako Gobernuak erabiltzen duen bidea, euskara baloratzea saihesteko? Baremorik ez jartzea; hau da, oposizio-lehiaketaren ordez, oposizioa antolatzea. Ingelesarekin, ordea, ez du problemarik oposizio barruan froga sartzeko eta ederki puntuatzeko (% 10a, A eta B mailetan). (klik egin-ver más) ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario