Gaur asteazkena film bat osorik euskaraz ikusi ahal izango da Erriberrin, Aupa Etxebeste filma, hain zuzen, eta gaztelerako azpitituluak izango ditu. Kultur Etxean izango da 19:30etan hasiko den emanaldi bakarrean.
Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario