sábado, 9 de enero de 2010

BASAGOITIREN ADIERAZPEN BASATIAK

Antonio Basagoitik nahiko luke euskal preso guztiek, eta Otegik «aurrena», gose greba «azkeneraino» eramatea. «Arazo bat gutxiago», horixe besterik ez litzateke izango Basagoitirentzat. Ez dago esplikatzen hasi beharrik gose greba azkeneraino eramateak zer esan nahi duen, Basagoitik bere hitzen arabera zer desio duen. Adierazpenak ez ditu Manos Limpias edo Dignidad y Justicia elkarteko bozeramaile arduragabe batek egin, ezta Europako Legebiltzarrera erbesteratutako politikari beterano eta aho bero horietako batek ere, ezta herri galdu bateko zinegotzi despistatu batek ere. Adierazpen populista eta mendekati horiek Eusko Jaurlaritzari babes erabakigarria ematen dion alderdiko buruzagi nagusiak egin ditu, Patxi Lopez lehendakariaren bazkide garrantzitsuenak.
Imanol Murua, Berrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario