lunes, 4 de enero de 2010

"KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL" BARNETEGI KORAPILATSU BATEN KRONIKA, OSTIRALEAN MENDIGORRIAN

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 8, Mendigorriako eskola zaharrean ikusi ahal izango dugu Joxean Sagastizabalen umorezko eleberri batean oinarrituriko film barregarri hau. Beti gertatzen den bezala, filma ez da liburua bezain ona, baina bai edonori barrea eragiteko adinakoa. Batez ere, euskaldunberriei edota euskararen irakaskuntza mundutik gertu ibilitakoei.
Juan Martin gazte kalekumeak uda Gipuzkoa sakoneko baserri batean igarotzea erabaki du bere euskara maila hobetzeko. Bertan baserritarren euskara berak euskaltegian ikasitakoarekin zerikusirik ez duela konturatuko da. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Ixabel xarmantak, familiako alaba gazteenak, oso bestelako sentimenduak ernaraziko dizkio, baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa, jatorra, pilotari aparta. Klimaxa herriko festetan iritsiko da. Bertan pilota partida ikusgarria, apustuak, dantzak eta pertsonen arteko harremanen egituratzea, alegia, nor norekin elkartzen den ikusiko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario