Barañaingo liburutegi publikoan, otsailaz geroztik, ez daude BERRIA eta GARA egunkariak, hango Kultur zinegotziak (UPN) horrela aginduta. Barañaingo liburuzainek eta Nafarroako Liburuzainen Elkarteak kultur zinegotziaren esku-sartzea salatu dute, eta «zentsura» hitza erabili dute. Halaber, aurrekari «oso arriskutsutzat» jo dute erabakia. «Ez dakigu zein beste dokumentu, zerbitzu edo ekitaldi izan litezkeen Kultur zinegotziaren gogoz kontrakoak», dio Barañaingo liburuzainen oharrak, «horregatik iruditzen zaigu esku-hartze nabaria, eta mugatu beharrekoa, jokoan dagoelako, besteak beste, gure duintasun profesionala».
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario