sábado, 28 de septiembre de 2019

IRRIBARREA IZOZTUTA

Bi kargu instituzional galdu ditu Navarra Sumak oso denbora gutxian, ordu batzuen tartean. Ostegunean. Lehena ez eskuratzea gutxi gorabehera espero zuen, kide ohien arteko desadostasuna aldeko izanen ez zutenetik behintzat, Geroa Baiko Koldo Martinez Nafarroako senataria izanen da. Bigarrenak, Iruñerriko Mankomunitatearen presidentetza ez eskuratzeak, gehiago harritu zituen. Bi notiziak irabiagailuan sartu eta gradu askoko koktelak ari dira zerbitzatzen eskuineko prentsan. Egunkari horietako baten irakurleen iruzkinetan sartzeko ausardia izan eta txispatuta atera naiz, ohitura faltagatik eta bazkaldu gabe nengoelako.
Iruzkin askotan David Campion Mankomunitateko presidente berriak duen janzkeraz ari dira. Elastiko bat eraman zuen bozketa egunean, hots, EH Bilduren gertukoa da. Hitzez hitz. Nafarroa elitista, klasista eta sailkapenzaleenaren adibide okagarria. Kargua aukeratzeko egun bereko argazki batean lehen lerroan ageri dira Ana Elizalde, Enrique Maia eta Juan Jose Etxeberria (Txin Pon Txi) eskuinaren hautagai gorbataduna, Campioni begira; dirudienez gaiztakeria bati irri eginez. Eskerrak badagoen bigarren argazki bat, galtzear zeudela ohartzearen unekoa, Campioni begira, irribarrea izoztuta.
Angel Erro, BERRIAn

EL ALCALDE DE PERALTA, CANDIDATO A PRESIDIR LA FNMC

El alcalde de Peralta, Juan Carlos Castillo Ezpeleta (UPEI), hizo pública la semana pasada su intención de presentarse como candidato a la presidencia de la Federación Navarra de Municipios y Concejos (FNMC).
Entre los motivos que le han impulsado a tomar esta decisión, Castillo destaca la "necesidad de seguir progresando en la reforma de la Administración Local, principalmente en lo referente a la financiación y al mapa local, así como la apuesta y el apoyo necesario que la federación debe ofrecer a los concejos".
El alcalde de Peralta tiene clara "la necesidad de un Plan Estratégico con el que abordar los servicios que el FNMC presta en materias como la contratación o la realización de una reforma estatutaria de la entidad". Además asegura que "urge trabajar contra la despoblación como elemento principal como elemento principal para alcanzar una cohesión territorial más fuerte". 
En el caso de ser elegido, manifiesta un serio compromiso en "seguir trabajando y profundizando en materia de igualdad; mantener el servicio del técnico de euskera para poder llegar a todos los ciudadanos a través de una información bilingüe, así como la colaboración en el impulso de acciones de lucha contra el cambio climático y de actuaciones de eficiencia energética en las entidades locales, además de implantar definitivamente la administración electrónica en la Federación".
Caso de ser elegido, Castillo sustituiría en el cargo a Pablo Azcona, presidente en funciones de la federación y alcalde de Lodosa. 
Diario de Navarra

MAIORA: EUSKARAREN ALDEKO LANGILE NEKAEZINA

Badira, egunero-egunero, euskararen alde lanean ari direnak, zorionez. Urtea joan eta urtea etorri, hor ditugu beti lan eta lan. Eta horietakoa dugu Fernando Maiora Mendia, Artaxoako ikertzaile fina. Artxiboetan, batez ere Nafarroako Errege Artxibo Nagusian ikusiko dugu, egunero-egunero, ia hutsik egin gabe, bertan diren prozesuak arakatzen, nondik bilduko euskarazko testuren bat, euskaren inguruko berriren bat…
2004. urtean hasi zitzaigun “Euskera en Artajona - Artaxonan euskaraz” deitu liburuarekin. Geroztik, bi urteren buruan “Lo autoctono en Artajona - Artaxonako hitzak eta lurrizenak”.
Eta ondoren, urtero-urtero, bere azterketen emaitzekin, eskaintzen digu liburu bat.
Azkenekoa, gainerakoak bezalatsu, arras interesgarria: “Reino de Navarra. Euskera, lengua inteligible. Causas del retroceso. Injurias, coplas...”.
(klik egin-ver más)
Juan Alemán Astiz, naiz.eus-en