Mostrando entradas con la etiqueta ana telletxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ana telletxea. Mostrar todas las entradas

martes, 14 de octubre de 2014

KANTATZEAREN ARIKETA ZAHARKITUAZ

Zergatik kantatzen duzu?” galdera egin zuen Biscaryk. Eta galderak berak ezinegon pixka bat sortu zidan neroni. Izan ere, ez baitut ene burua imajinatzen “zergatik hitz egiten duzu?” galdera inori eginez. Iparraldeko kantariak beste zentzu batekin proposatu zuen, beste tesi baten harira, baina galderak, ni neu, justifikazio baten bila eraman ninduen eta arraro sentitu nintzen. “Zergatik ez?” etorri zitzaidan bat-batean, tinko eta irmo. (klik egin-ver más)
Ana Telletxea, Nafarroako Noticias egunkarian

sábado, 31 de mayo de 2014

ANA TELLETXEAREN "HITZAK MIN" LIBURUA ASTEARTEAN AURKEZTUKO DA IRUÑEAN

Ana Telletxearen Hitzak min liburua aurkeztuko dute asteartean Iruñean. Jean Louis Davantek idatzitako hitzaurreak honela dio:

Herria eta bere izaera ardatz hartuta, eta inguruan duena kezka izanik, hamaika gaitan barrena garamatza idazleak artikulu bilduma honen bitartez. Kultura, nortasuna, hizkuntza, folklorea edota ondareari, besteak beste, begirada zorrotza eman nahi izan die, irakurlea bidaia intimo eta pertsonalaren bidaide sentiarazteko asmoz. Gai samurrak batzuk, gordinagoak besteak, baina denak sentimendu kutsu ukaezin batez idatziak.
Hari sakon bat badabilkie batetik bertzera. Hari nabarmen eta ber denboran ezkutu hori kezka batek tiratzen du aurrera, ene ustez: nor garen, zertan gauden, nondik norantz gabiltzan. Anaren luma ez dabil azken modako politikaren goiegituratik; alderantziz, idiosinkrasiatik eta kulturatik doa, hots, gure nortasunaren azpiegitura sakonetik. 

domingo, 24 de julio de 2011

ON JULIO UZTAILA


"Aizu, galdera bat: Nor da Julio Uztaila? Pilotari famatu bat?”- galdetu zigun San Ferminetan madrildar gazte batek erdara perfektuan. Iruñeko kamiseta marka ezagun batek hartu du festa hauen ordezkaritza komertziala azken urteotan, eta hala, horietako baten diseinu bati begira zegoela jakin-mina sortu zitzaion, nonbait, kanpotarrari. Jakin-mina baino gehiago, ezin ulertua; zer ote sasi abizen hori? (klik egin-ver más)
Ana Telletxea (hitzak min)