domingo, 29 de septiembre de 2019

NAVARRA SUMA DENUNCIA EN TAFALLA EN FUNCIÓN DEL COLOR DE LA ALCALDÍA

Este gráfico proporcionado por EH Bildu Tafalla muestra que la presencia de la ikurriña y de la bandera republicana el 14 de agosto en el Ayuntamiento sólo ha sido objeto de denuncia a partir de la presencia de EH Bildu en la alcaldía.

JOXAN

Atzo amaitu zituen Jokin Errastik pilota emankizunetako aditu lanak, eta gaur izango du azkena Joxan Tolosak. Biak ere komentarista bikainak. Amezketarrak 24 urte iragan ditu zeregin horietan. Ez zitzaidan sekula burutik pasa ere egin irratiz lehenik eta telebistaz ondoren guk emaniko hainbat partidatan protagonista izan zen hura aditu gisa ari zitekeenik gerora. Pilota utzi ondoren, Mikel Olazabalek aipatu zidan aukera, orduan ETBko kiroletako buru zenak. Oso ideia ona iruditzen zitzaidala erantzun nion, baina ez nuela uste baiezkoa emango zigunik. Zorionez, erratu egin nintzen. Pilotak garai nahasiak bizi zituen, eta ETBk ere bai. Euskal telebista publikoa eskuzko profesional mailako partidak emateko aukerarik gabe geratua zen, eta guk elkarrekin egindako lehen emankizunak afizionatu mailako pilotarienak izan ziren. Handik pixka batera burutu zuen ETBk hain eztabaidatua izan zen jokaldia, Aspe enpresa sortu berriarekin. Geroxeago Asegarcerekin ere hitzarmena lortu zuen, eta azken urteetan exklusibitatean dihardu. Epe luze horretan guztian, Joxan Tolosaren ekarpena oso garrantzitsua izan da gure emanaldietan. Joxanek ikaragarri daki pilotari buruz. Analista aparta da, irakurketa zehatzak eta kritika zorrotzak egiten ditu. Askatasun osoa izan du iruditu zaizkion denak esateko, baina askatasun hori beste inork ez bezala baliatu du, bere burua ere kritiken jomugan jar zezakeela jakin arren. Beti esan izan du: “sekula inor haserretzen ez bazaigu, ezer esaten ez dugun seinale”. Milaka emankizun partekatu ditugu, milaka bidaia, otordu eta hizketaldi. Hezur eta mami izan gara unerik goxoenetan eta mikatzenetan, barrua alai genueneko iji-ajan eta elkar kontsolatu beharreko txakalaldietan. Etaparen bukaerako tristuraren lausotan, bide luze hau elkarrekin egin izana zorte itzela izan dela aitortu nahi diot adiskide minari. Eskerrik asko, Joxan. Zoragarria izan duk.
Xabier Euzkitze, Noticias de Gipuzkoa-n