martes, 21 de febrero de 2017

EUSKARA ETORKIZUNEKO APOSTUA DELA BERRETSI DU NAFARROAKO GOBERNUAK

Nafarroako Legebiltzarrean agerraldia egin dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok, Euskarabideko zuzendari Mikel Arregik eta Euskararen Sustapen eta Planifikazio Zerbitzuko zuzendari Paula Kasaresek, VI. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkezteko.
Euskararen eboluzio positiboa nabarmendu du Ollok, batez ere, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean. Sektore horretan, %25,8koa da ezagutza maila. "Euskalduna da lau gaztetik bat". Hizkuntzaren erabileran, ordea, igoera askoz apalagoa da. Hori dela eta, txostenak "argi-ilunak" agerian utzi dituela azpimarratu du kontseilariak.  (klik egin-ver más)
Berria