martes, 2 de octubre de 2018

TXISTERA ETA KONEJUA

Duela urtebete, une batez sinetsi zenuen. Sinetsi, katalan independentistek indar aski zutela, zenbakiak ateratzen zitzaizkiela. Sinetsi, plan zorrotz eta ongi taxutua zeukatela, gertagarri guztiak aurreikusiak zituena, etsaiaren mugimendu guztiei aurrea hartzeko gauza. Zilegitasunaz eta gogoaz landa, buru-argitasuna, zeharkakotasuna eta sen enpatikoa ikusten zenituen mugimendu hartan. Gustatzen zitzaizun, gainera, jendearen atzetik zihoazen politikoen irudia. Auskalo zer izan zen. Beharbada, sareak helarazten zizkizun imajinetako jende irribarretsu, baketsu, itxaropentsua. Edo lantokian, kuadrillan, familian berean zure inguruko aunitz bizi zituen bor-bor beroa. Hainbertzeraino sinetsi zenuen ezen, zure hasierako hoztasun sinesgabearen kontra, ahulezia-tzat jo baitzenuen 2017ko urriaren 1eko errepresioa. Ahuleziatzat, Madrilen bezperako eta biharamuneko mehatxuak. “Orain bai galdu dutela Katalunia” erran zenuen zuk ere zeure baitan. Ez duzu ukatuko, haien bekaitz zinen. “Hauek bai direla, gu ez bezala”. Igande hura pasa eta gero, ez zenion zeure buruari galdegin: “eta orain zer?”. Dudarik ez zenuen, hartaraino ailegatuta, gerokoak ederki igarrita, prestatuta eta adostuta eduki behar zituztela Puigdemontek, Junquerasek, Gabrielek. Ezikusia egin zenien kontu hau guztia gidatzen ari zirenen arteko lehen kontraesanei. Ez zenuen noraezik sumatu bat-bateko erabaki eta jarrera xelebreetan, adierazpen harrigarrietan. Alde guztietatik hartzen ari ziren egurretik gerizatu nahiari egotzi zenizkion oker itxurako txikikeria horiek. Halako batean aterako zuten txisteratik konejua. Halako batean aho bete hortz utziko zituzten espainiarrak espero gabeko jukutria batekin, ezusteko asmakizun batekin. Orain ez zara zuzen oroi-tzen noiz hasi zinen epeltzen. Zerk berpiztu zizun lehenagoko sinesgogortasuna. Noiz ohartu zinen ez zitzaizkiela zenbakiak atera-tzen. Ez zegoela planik. Ez zutela konejurik, ez txisterarik.
Aingeru Epaltza, Diario de Noticias egunkarian

EUSKARAREN EGUNA LERINEN. DÍA DEL EUSKERA EN LERÍN


AUTOBÚS DE CAPARROSO AL NAFARROA OINEZ

Los euskaltzales de Caparroso y alrededores dispondrán de autobús para acudir el domingo 21 de octubre a la edición de este año del Nafarroa Oinez, que se celebrará en Altsasu. El viaje costará 5 euros y la inscripción hay que realizarla antes del día 10, con una doble opción: el Bar Alcatraz y el Bar Pejenaute.

CALLES, MONOLITOS Y MAUSOLEOS

El día 29 de septiembre de 2018, conmemoramos el día de la Memoria Histórica dedicado a recordar a las mujeres que los falangistas y carlistas de Villafranca raparon el pelo al cero el día 2 de septiembre de 1936 en los locales de la Falange, Calle Mayor nº 61, domicilio que anteriormente había sido la casa del Pueblo de la UGT y que los golpistas del pueblo incautaron como hicieron con otros inmuebles de valor.
En total fueron 35 mujeres a las que se las vejó y humilló públicamente como jamás se había hecho en el pueblo, si exceptuamos el mismo hecho perpetrado en noviembre de 1834 en la Primera Guerra Carlista contra las mujeres liberales de Villafranca.  (klik egin-ver más)
Víctor Moreno Bayona, en pamiela.com

PROGRAMA DE LAS FERIAS DE MARCILLA 2018