domingo, 14 de agosto de 2011

KUTXA BANK ZER IZANGO DEN ULERTZEN HASTEKO BIDEA


Zuzeuko erredakzioan ez dakigu gauza handirik ekonomiaren kontuei buruz, baina galdera batzuk egin ditugu euskal kutxek bat egitearen inguruan. Joseba Barandiaran ekonomilari eta zuzeulariak erantzun egin ditu ohi duen era zuzen eta argian iruzkinetan, eta guk sarrera bertara ekarri ditugu, lagungarri gertatuko delakoan. Horren ostean, Ander Arratibelek ere ekarri ditu berak, eta horiek ere jarri, guk.
•Izango al du EAEko kutxen bategite eta bankarizazio prozesuak Kutxako Asanblada Orokorraren babesa?
Joseba Barandiaran- Zaila da jakiten, baina apustu egin beharko banu, baietz esango nuke, babestuko dutela. Lehen ere estua izan zen bozketa eta alderdi sozialistak, berbarako, txanpainez ospatu zuen ezezkoaren garaipena, Iñaki Galdos eta beste zenbaiten haserrerako eta neronen harridurarako. Orain baietz bozkatzea nahitaezkoa dela esanka ariko dira. Horrenbeste aldatu ote da egoera azken bategite saialditik?
Ander Arratibel- Argi eta garbi: Botoak "erosten" ari dira inolako lotsarik gabe. Edozein gauza gerta daiteke, beraz (klik egin-ver más)
zuzeu.com.