domingo, 17 de mayo de 2009

ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre alferrik dugu indarra
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.

Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du ostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre.....

Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lehengo gerra
oharkabean ez zen mintzatu Txirrita poeta zaharra.
Enpeinatzea ez bada libre...

Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik

Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
Guraizkiakin bereizi arren.....

Tafallako Baigorri Kantu Taldeak atzoko Euskeraren Egunean ihardun zuen estraineko aldiz gure kaleetan. Kanta zoragarri honekin, hain zuzen ere. Bejondeizuela. Eutsi horri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario