Montevideoko Euskal Etxean euskara ikasi ezezik, euskaraz kantatzeari ere ekin zioten Leonel Agirre eta Martin Zabalzak, euskal diasporako semeek. Pixkanaka egin beharreko lana zen, txingurriek egin ohi duten antzera, eta hortik hautatu zuten bikoteari jarriko zioten izena: Txindurri, txingurri edo xinaurri hitzek duten esanahi berdinekoa. Euskal Etxe barruko ekitaldietan hasi ziren eta azaroan Musika Zelta Jaialdian hartu zuten parte.
'Xalbadorren heriotzean', 'Loretxo bat' eta 'Azken dantza hau' izan ziren jendaurre hartan eskaini zituzten kantuetako batzuk, harrera arrakastatsua ian zelarik, ez soilik publikoaren aldetik, gainerako kantari eta musikarien artean ere baizik. Izan ere, azken hauen artean laguntzailerik lortu zuten, eta euren kanturen bat edo besteri xirularruaren eta beste instrumenturen baten ekarpena bildu zuten. Hasiera ezin hobea Montevideoko euskal musikari berri hauentzat. Ea Euskal Herrian ikusten ditugun noizbait.
Iturria: euskalkultura.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario