sábado, 20 de marzo de 2010

JULIO SOTO GORRITIARRA, NAFARROAKO TXAPELDUN BERRIA

Julio Soto da Nafarroako txapeldun berria, gaur Lesakako finalean nagusituta. Iaz bigarren bukatu zuen. Nafarroako lehen txapela du. 21 urte ditu eta Gorritikoa da. Azkeneko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalerdietara heldu zen, eta 11. egin zuen. Final nagusira sailkatzetik hogei puntura geratu zen.

Gaurko sailkapena
1. Julio Soto. 555,5 puntu.
2. Arkaitz Goikoetxea. 531,5.
3. Estitxu Arozena. 517.
4. Xabier Legarreta. 496,5.
5. Oskar Estanga. 496.
6. Eneko Lazkoz. 488,5.
7. Xabier Terreros. 481.
8. Julen Zelaieta. 481.

17:00ak pasatxo zirela hasi dute finala Lesakako pilotalekuan, eta mila lagun pasa izan dira saioa ikusten -sarrera denak saldu dira-.

Iaz Xabier Silveirak jantzi zuen txapela. Ozta-ozta irabazi zuen, saioan Sotok eta biek puntutan berdinduta amaitu zutelako; buruz burukoa jokatu behar izan zuten. 2010eko txapelketan ez parte hartzea erabaki du Silveirak. Iazko finaletik Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena ere falta ziren gaur. Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario