sábado, 26 de junio de 2010

AEK BARNETEGI IBILTARIA

Zure euskara hobetu nahi duzu? lagun berriak egin? AEKn praktikatzeko eskaintza zabala daukagu. Euskal Herriko txokorik ederrenak ezagutzeaz gain, mintzapraktika egiteko aukera ezin hobea. Eta gainera kirola eginez eta euskaltegian ikasitakoa landuz, eskolak ez baitira gure hizkuntzan aurrera egiteko bide bakarrak. 10 urte dira bizikletazko barnetegi ibiltaria eskaintzen daramagula. 15 egunez Euskal Herria muturretik muturrera gurutzatu ohi duen barnetegi ez-ohiko, alegia. Aurten, estrainekoz, oinezko barnetegi ibiltaria jarri da martxan, izena emateko epea itxita dago baina.
Bizikletazkoan parte hartzeko izena emateko epea uztailaren 8 rarte dago zabalik. Gainerako informazioa, ibiltaria@aek.org webgunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario