lunes, 2 de agosto de 2010

HISTORIALARIEN BILTZARRA IRAILEAN VIANAN


Nabarralde elkarteak antolatuta eta Espainiar konkistaren V. mendeurrenerantz lelopean, Euskal Herriko historialarien lehen biltzarra izango da Vianan (Nafarroa), irailaren 18an eta 19an. Irailaren 10ean amaituko da izena emateko epea.

Gregorio Galilea Vianako alkateak irekiko du biltzarra, irailaren 18an, eta, horren ostean, bisita gidatua egingo dute herrian barrena, Juan Cruz Labeagaren eskutik. Arratsaldez izango dira hitzaldiak. Hitza hartuko dutenak, berriz, Jon Oria, Mikel Sorauren, Peio J. Monteano, J.J. Lopez Anton, Floren Aoiz, Bixente Serrano Izko eta Iñaki Sagredo.

Irailaren 19an, igandearekin, goizez baino ez dituzte emango hitzaldiak. Jean Louis Davanten eta Pello Esarteren txanda izango da. Davant mintzatuko da Frantziaren aliantzen soka izenburuko gaiaren inguruan, eta Esartek Nafarroako estatua okupatzeko arrazoiak izeneko hitzaldia eskainiko du. Joseba Asironek egingo du Euskal Herriko historialarien lehen biltzarreko amaiera hitzaldia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario