lunes, 25 de octubre de 2010

IGANDEAN HASIKO DA "EH SONA", BARTZELONAKO EUSKAL MUSIKA HILABETEA


Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Bartzelonako euskal musika jaialdiak. Hamabi urte udazkenero Euskal Herrian sortzen diren musika proposamenekin gozatzeko aukera emanez hiriburu katalanean. Aukera aparta talde eta proposamen berriak ezagutzeko eta euskal musikako artista ezagunenetako batzuez gozatu ahal izateko. Aurtengo programa musika onez, ezagutzeke dauden talentu berriez, euskal artista jada ezagunez eta beste hainbat ezusteko atseginez betea dator. 14 talde (Joseba Tapia, Bide Ertzean, The Kluba, Gose, Gari, Sorkun, Malenkonia....) eta hamaika estilo, Iparraldeko folketik Ezkerraldeko punkera. Urriaren 30etik abenduaren 11era.

No hay comentarios:

Publicar un comentario