lunes, 6 de diciembre de 2010

GAUR 20 URTE BETE BEHAR ZITUEN


Gaurko egunez, 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argiaEuskaldunon Egunkariak. Durangoko Azokan bertan aurkeztu zuten euskarazko kazeta, 32 orrikoa. Juan Del Olmo epailearen aginduz 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak egunkaria itxi izan ez balu, gaur 20 urte beteko zituzkeen Euskaldunon Egunkariak.
Atzera egin behar da sorburura joateko. Euskal Kulturaren Batzarreak deituta, 1989ko azaroaren 1ean euskarazko egunkari bat sortzeko bilera egin zuten hainbat kulturgilek Donostian. Handik Egunkaria Sortzen lan taldea sortu, eta 143 herritan 185 batzorde antolatu zituzten Euskaldunon Egunkaria izango zena sustatzeko eta dirua lortzeko. 5.000 pezetako (30 euro) akzioak jarri zituzten salgai, eta 50 milioi pezeta inguru (300.000) lortu zituzten proiektua abiatzeko. Herri Batzordeetan 3.000 pertsona antolatu ziren, eta akzioan erosten nahiz bestelako ekintzetan guztira 90.000 euskal herritar inguru inplikatu ziren. (klik egin-ver más)
zuzeu.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario