sábado, 4 de diciembre de 2010

TAFALLARRAK MIHILUZEN BERRIZ ERE


Berriro dauzkagu tafallarrak Mihiluze programan. Gaur ikusi ditugu Irati Espartza eta Manu Sánchez beren bigarren saioan. Biak aski ezagunak Tafallan eta biak mutilak, Iratiren izenak itxuraz kontrakoa dioen arren. Eta oso gutxigatik ez dute eraman honezkero 21.000 euro jasota dituen zakua. Ormako sei lerroak betetzea eta esamesaren definizioa asmatzea lortu eta gero, "zer da zer" azken frogara iritsi dira. Durangoko azokan beraien liburu idatzi berriak aurkeztuko dituzten zazpi idazleren jatorria asmatu behar zen. Arantxa Urretabizkaiarenak soilik hutsegin die. Dagoeneko sos batzuk lortu dituzte, hala ere. Zorionak eta segi disfrutatzen, ea noraino iristen zareten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario