lunes, 18 de abril de 2011

EKAINAK 5, JAIALDIA: 1512AN KONKISTATUAK, 2012AN BIZIRIK

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, aurtengo ekainaren 5ean, Iruñeako Alde Zaharrean, egun osoko Jaialdi bat antolatzen ari gara. Aldarrikapena eta festa uztartuko duen Jaialdia izango da gurea, eta gune desberdinak sakabanatuko ditugu Euskal Herriko hiriburuko Alde Zaharrean.

Gure leloa hauxe izanen da: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik !”. Eta egun horretarako aukeratu dugun abestia, Gozategi taldeak bere azken diskoan kaleratutako “Nafarroa Bizirik” izenburukoa da.

Hemendik, gonbidapen bat luzatu nahi dugu Euskal Herriko edozein txokotako txistulariei, txalapartariei, pailazoei, gaitariei, antzerkigilei, batukadei, herri kirolariei, malabaristei, bertsolariei, oroimen historikoa lantzen duten taldeei eta argitaletxeei, abesbatzei, joteroei, txarangei, … gurekin kontaktuan jartzeko: info@1512-2012.com.

No hay comentarios:

Publicar un comentario