lunes, 19 de septiembre de 2011

JUAN KRUZ LAKASTA: "EUSKALERRIA IRRATIA IKUR BIHURTU DA EUSKALTZALEENTZAT ETA EUSKARAREN AURKAKOENTZAT"


Buru argia. Iruñerriko Euskalerria Irratiko abiadura handiko mingain zorrotza. Aktualitatearen aldi bereko interpretea. Intsumiso bokaziozkoa. Umorezale amorratua. Juan Kruz Lakasta kazetari poliedriko eta multimedia, serio demonio ari da lanean denboraldi berriaren hasmentan.
Zein izan zen zure lehen kontaktua irratiarekin?
Erreferentziei doakienez nahiko eklektikoa izan naiz. Edo desorekatua, nondik begiratzen zaion. Asko gustatzen zitzaidan Don Goyo haurrentzako saioa, Micrófono infantil de Radio Requeté de Navarra. Baina baita Eskroto, Tijuana in Blue-ko abeslariak Eguzki Irratian egiten zuena ere,Inmersión en la alcantarilla. Edo Jose Manuel Paradak RNEn egiten zuena, La radio de las sábanas blancas. Horiek guztiak buruan, 17 urterekin Eguzki Irratian hasi nintzen, eta 10 urte egin nituen han, irratia, umorea eta agitazioa uztartzen. Hango lagunekin hori guztia egiteko modua sortu genuela esan liteke. (klik egin-ver más)
ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario