Gaur goizean Amaiurrek hitzaldi bat burutu du Tafallako Kultur Etxean. Bertan hartu dute hitza, besteak beste, Arturo Goldaracena, Tafallako zinegotzi zein senaturako hautagaiak; Maite Iturrek senaturako hautagaiak; eta Sabino Kuadrak, kongresurako zerrendaburuak. Tafallako zein inguruko herrietako 200 pertsonetatik gora gerturatu dira. Ekitaldian, azaroaren 20ko hauteskundeek suposatzen duten erronkari herri bezala erantzuteko garrantzia azpimarratu da, Euskal Herriak behar duen aldaketari buruz, termino politiko zein sozialetan sakondu da, bestelako jendarte eredu bat eraikitzeko zubia izan nahi eta behar duela Amaiurrek besteak beste.
(Tafallako Amaiurrek bidalitako informazioa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario