Iruñeko peñetako gazteek antolatuta, Gazte Eguna egingo da apirilaren 14an Nafarroako hiriburuan. Festa eta aldarrikapena uztartuko dituen ekimenaren bidez, Udalak bultzaturiko San Fermin-en eredua salatuko dute Irugazpe kolektiboan bildutakoek. Eredu ofizialak jaien "komertzializazioa" sustatu duela diote, eta herri izaera galdu egin dela.
Herri izaera berreskuratzea, peñetako gazteak aktibatzea eta beste kolektibo batzuekiko harremanak bultzatzea du helburu, besteren artean, Irugazpe kolektiboak.
EgitarauaApirilaren 14ko egitarauari hainbat peñatan egingo diren hamarretakoek emango diote hasiera. Ondoren, 12:30ean, Alde Zaharra zeharkatuko duen kalejira abiatuko da. Poteoa, bazkaria eta umeentzako jolasak ere izango dira. Gauean, bestalde, Alegria peñan Marianitoz blai, Garraxi, Skalofrio eta Akatu taldeek joko dute.

ARGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario