martes, 27 de marzo de 2012

LARUNBATEAN JOKATUKO DA LEITZAN BARDOAK 2012KO FINALA

Urtarrilaren 27an abiatu zen Bardoak 2012, hamazazpi talderekin, ehundik gora parte-hartzailerekin. Orain artean 23 saio izan ditu Nafarroako taldekako bertso txapelketak eta Leitzako finalak borobilduko du talde guztiek egin duten lan bikaina. Beste behin ere, hitzordu hori bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izanen da.
Nafarroako taldekako txapelketak bigarren fasea amaituta, dagoeneko erabakita gelditu da zein hiru taldek jokatuko duten martxoaren 31n Leitzako pilotalekuan eginen den finala. Lesakako Rimak Exkaxkok, Oronoz-Malerrekako Erauntsik eta Etxarri Aranazko Bilixkorrikok lortu dute sailkatzea, hortaz hiru talde horiek izanen dira finalean. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario