jueves, 8 de noviembre de 2012

IRURIKO ETXAUNEN "AI ZER PLAZERRA", HERRIMINAREN ADIERAZPENA

Pierre Bordazarre "Etxaun" Irurin jaio zen 1908an jaio zen, eta bertan itxi zituen begiak 1979an. Zuberoako tradizioari atxikitako poeta, Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantak ondu zituen (Agur Zuberoa besteak beste). 
"Ai zer plazerra" kanta hau benetan zirraragarria da. Lehen Mundu Gerran etxetik kanpo bost urte eman dituen gizon batek sentitzen duen herrimin sakona kontatzen digu. "Ene herria etsitü nian, zure berriz ikhustia, aski sofritüz nik hanitxetan, desir nükian hiltzia ezbazüntüdan hain maite ükhen, oi ama Eskual-Herria".

No hay comentarios:

Publicar un comentario