miércoles, 7 de noviembre de 2012

ZIZA ETA LANDARE ERAKUSKETA HURRENGO IGANDEAN TAFALLAN

Heldu den igandean, azaroak 11, Tafallako XII Ziza eta Landareen Erakusketa ospatuko da Nafarroa Plazako arkupeetan, bertako Garcés de los Fayos ikastolak antolatuta. Parte hartu nahi duen orok larunbaterako eman beharko du bere ekarpena ikastolara. Erakusketa igande osoan egongo da ikusgai. Lehengo urtean 287 ziza mota aurkeztu ziren. Ea aurtengoak jarraitzen dion arrasto horri. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario