Vascosnavarros du izenburua Jose Mari Esparza idazle eta historialari emankorraren azken liburuak. Bere idazlan gehienetan bezala, gai kitzikagarria darabil tafallarrak oraingoan ere. Zer eta euskaldunak eta nafarrak gauza bat eta bera gineneko garaiak, erresuma zahar honetako jendearen begitan nahiz bertako eliteen hizkeran. Ahantzi gara kasik; nafartasuna eta euskaltasuna besoz beso joan izan dira mendez mende. Irudi hori gainera, ideologia guztietako jendeak partekatu izan du, ezkerretik eskuinera, nazionalismotik espainolismora. Ez Historiaurrean, duela 30 urte baizik. Gauza aunitz gertatu da geroztik. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza (Diario de Noticias egunkarian)
No hay comentarios:
Publicar un comentario