sábado, 16 de marzo de 2013

GOZATU EDERRA ZARRAKAZTELUN KORRIKA TXIKIAREKIN

Goiz ederra izan zuten atzo Zarrakaztelun Korrika Txikia zela bide. Ohiko itzulia eman zioten partehartzaile ugariek herriari, bolondresen kotxearen atzetik, ttipi ttapa ttipi ttapa Korrika ozen oihukatuz, ikastetxean egindako pankartari eutsiz. Korrika ofizialik ezean, sekulako indarra hartu du Korrika Txikiak Zarrakaztelun, ume, gaztetxo eta gurasoen gozagarri. Horrela jarrai dezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario