jueves, 14 de marzo de 2013

SARRERAK SALGAI BERTSOLARI TXAPELKETAREN FINALERAKO

Hilaren 23an jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian izango da, arratsaldeko 5etatik aurrera. Txapelaren lehia horretan arituko direnak: Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika. 
Sarrerak salgai dagoeneko www.bertsosarrerak.eu webgunean. Aforoa mugatua da.
Finalaren ondoren, afaria eginen da Errotxapeako Auzmendi sagardotegian. Etorri nahi duenak webgunean ditu txartelak ere.
Txapelketaren inguruko informazio osoa eta eguneratua www.nafarroakotxapelketa.comhttp://www.nafarroakotxapelketa.com/ webgunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario