Ezkerreko kantagintza
konprometituaren ikonoetako bat da Paco Ibañez —George Brassens eta Atahualpa
Yupanqui izan zituen irakasle eta pizgailu, besteak beste—, eta egungo
ezkerrarekiko ere hitz gozorik ez du: «Bere burua iraultzailetzat daukan asko
dago munduan barrena. Asko dira lehen iraultzaile izan eta gero kudeatzaile
bihurtzen direnak. Jende askok uste du ukabila itxi eta besoa altxatzea nahikoa
dela iraultzaile izateko. Gezur etengabeko batean bizi gara. Tuberkulosiak
jotako ezkerra dugu, zainketa bereziko unitatean dago... eta eskuina
nazkagarria da, eta hura leku guztietan dago... Eta horrela gabiltza». (klik egin-ver más)
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario