Oberena Dantza Taldeak emanaldia eskeiniko du igande arratsaldean Garinoainen. Herritarrek antolatu dute egitaraua eta haiek gonbidaturik joanen dira dantzariak.
Asteazkenetik bestetan dira Garinoainen, eta Udaletxeak prestatu ez duen egitaraua herritarrek egin dute. Besteak beste, igandean euskal dantzak izanen dira herriko plazan -euria egitekotan, frontoian. Garinoaingo herritarrek Oberena Dantza Taldea gonbidatu dute bertara. Beraz, 18:30etatik aurrera Arabako, Gipuzkoako, Zuberoako eta Nafarroa Garai zein Behereko dantzak ikusgai izanen dira. Ardanbera fanfarreak ere parte hartuko du emanaldian. Emanaldia bukatzerakoan, herritarrekin dantzatuko dira Oberenako kideak. Izan ere, taldekide batek hainbat dantza irakatsi baitizkie bertakoei.
Garinoaingo bestak herrikoiak dira erabat. Izan ere, herritarren botoen % 5'6arekin ezarritako udalbatzak ez baitu besterik antolatzeko asmorik. Horregatik egitarau alternatiboa prestatu behar izan du Aupa Garinoain elkarteak. Sosik gabe, baina gogo betez egin ere. Besteak beste, Oberena Dantza Taldeari garraoia eta merendua ordaintzeko adina diru bildu dute. Emanaldi berezia izanen da, ez dago dudarik.
Oberena Dantza Taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario